108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

611E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Francisco José Padilla Martín jauna sartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 410E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 410E/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluak, berriz, ezartzen du ebazpen osagarriak ematen ahal direla, urteko ebazpen arrunta argitaratu ondoren kirol merezimenduak jaso dituzten kirolari, teknikari edo epaileek izaera hori lortu dezaten, eta foru dekretu honetan eta bere garapeneko araudian aurreikusitako onurak izan ditzaten.

Hala, Francisco José Padilla Martín jaunak frogatu du betetzen dituela goi mailako teknikaritzat hartzeko baldintza orokorrak eta baldintza teknikoak. Ondorioz, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak proposatu du Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Francisco José Padilla Martín jauna Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan sartzea bide arruntetik, kirol egokituen modalitatean. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 410E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta, honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzara eta Administrazio eta Kudeaketa Atalera, eta jakinaraztea Francisco José Padilla Martín jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2607187