108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Oposizio murriztua, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat

Corellako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Deialdi bat onestea, oposizio bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (E mailakoa), lan-kontratu finkoko araubidean eta errelebo-kontratuaren modalitatean, harik eta erretiro partziala hartzen duen langilea behin betiko erretiratzen den unera arte, 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren babesean (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, onesten duena Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina); 58 zenbakia dauka Corellako Udalaren plantilla organikoan.

Deialdiaren testu osoa eskura dago Corellako Udalaren egoitza elektronikoan, enplegu publikoaren atalean:

https://sedeelectronica.corella.es/anuncios-type/convocatorias-de-empleo/

Corellan, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2607182