108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DEIERRI

2026ko lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da 2026ko maiatzaren 14ko osoko bilkuran erabaki zela onestea Deierriko Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Deierriko Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza, honako plaza hau barnean dela:

1.–Izaera: funtzionarioa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Aritzalan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2607423