2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Gazolazko 3. poligonoko 129. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko maiatzaren 19ko 219/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Gazolazko 3. poligonoko 129. katastro-lurzatian, Joaquín Ibáñez Ilundainek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2607386