Iragarkia
108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
86/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Sustapeneko eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana; honen bidez ematen da aurretiko baimen administratiboa, 9,2 MW-ko "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako; osagai hauek ditu: 6,2 MW-ko aerosorgailu bat; elektrizitatea biltegiratzeko modulu bat, 3 MW-ko bateriekin; eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak; Ribaforadako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1225-CE.
1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera.
2023ko uztailaren 21ean, Nafarroan parke eolikoen baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 4. artikulua aplikatuz, Ribaforada Energy Ribaforada SLU enpresak aurretiazko administrazio baimenaren eskaera aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, energia elektrikoa ekoizteko "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridoarentzat, Ribaforadako udal mugartean.
2.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.
Bat etorriz maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluarekin, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridoaren aurreproiektua eta haren ingurumen inpaktuaren azterketa, 30 egunez, iragarkia argitaratuta 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ekoan, eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko abuztuaren 11n), eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren dagokion web fitxan argitaratu zen. Halaber, informazioa Ribaforadako Udalari bidali zitzaion, epe berdinean jendaurrean jar zezan.
"Aguas Rodadas del Canal" Ureztatzaileen Komunitatearen alegazioa jaso zen, 2023ko irailaren 21ean (1. alegazioa).
Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Horrekin batera, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien honako taula honetan ageri diren erakundeei, eta bertan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Ingurumen Ebaluazioaren Atala | 8 | 2023-11-30 |
Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala | 5 | 2023-09-01 |
Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala | 9 | 2023-11-30 |
Herrilurren Atala | 6 | 2023-09-15 |
Ehiza Kudeaketarako Atala | - | - |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 4 | 2023-08-29 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | 7 | 2023-11-07 |
La Dehesa Ureztatzaileen Komunitatea | - | - |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | 3 | 2023-08-28 |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU. | 2 | 2023-08-25 |
Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia | 1 | 2023-08-10 |
Eólica Ablitas, SLU | - | - |
Eólica Pestriz SLU | - | - |
Sistemas Energéticos El Valle SLU | - | - |
Ribaforadako Udala | - | - |
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.
2023ko urriaren 24an, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako txostenak helarazi zitzaizkion Ribaforada Energy Ribaforada SLUri, eta hark erantzuna eman zuen.
3.–Dokumentazio berria.
Instalazioaren kokapena egokitzeko, kontsulten tramitean aurkeztutako txosten sektorialetan egindako kontsiderazioak aintzat hartuta, 2024ko azaroaren 4an, Ribaforada Energy Ribaforada SLUk dokumentazio berria aurkeztu zuen "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako.
Dokumentazio horren arabera, parke eoliko hibridoa instalazio nagusi hauek osatzen dute:
–Siemens Gamesa SG170 aerosorgailua, 6,2 MWkoa, 165 metroko abatz altuera eta 170 metroko errotore diametroa dituena, honako koordenatu hauetan:
"Ribaforada" Parke Eoliko Hibridoa | ||
UTM Koordenatuak 30N zona (ETRS89) | ||
Haize-sorgailua | x | y |
RI-02 | 622.767 | 4.646.892 |
–Elektrizitatea biltegiratzeko modulu bat bateriekin, guztira 4 ekipo trinkoz osatua, 750 kW-eko potentzia instalatukoak, eta 4.073,47 kWh-ko edukierakoa bakoitza. Beraz, 16.293,88 kWh-ko biltegiratze ahalmena eta 3.000 kW-eko potentzia izanen ditu, etengabeko hornidura eskaintzeko 5,43 orduko denboran.
Parke eoliko hibridoaren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, berriz, hauek dira:
–Aerosorgailua:
- 20 kV-ko zirkuitu elektriko bat, energia eramanen duena aerosorgailutik 20/13,2 kV azpiestaziora.
- 20/13,2 kV azpiestazioa, aerosorgailuaren ondoan dagoen eraikin aurrefabrikatu batean kokatua. Bertan instalatuko da 6.350 kVA-ko transformadorea, 20.000/13.200 V transformazio erlazioa izanen duena.
- 13,2 kV-ko zirkuitu elektriko bat 20/13,2 kV azpiestaziotik Babes, Kontrol eta Neurketa Zentroraino (BKNZ).
–Biltegiratze modulua:
- Power Station bat (Transformazio Zentroa); haren misioa izanen da irteerako tentsioa igotzea inbertsorean (power stationean sartuta), energia injektatzeko sarera (deskarga modua) eta orobat, tentsioa jaistea, saretik inbertsoreen tentsiora (karga modua). Barne dira 3.620kVA-ko inbertsorea eta 4.200 kVA-ko transformadore bat, 0,63/13,2 kV transformazio erlazioa duena.
- 13,2 kV-ko zirkuitu elektriko bat, energia eramanen duena biltegiratzeko modulutik Babes, Kontrol eta Neurketa Zentrora.
–Osagai komunak:
- Babes, Kontrol eta Neurketa Zentroa (BKNZ), non jasoko diren, bai parke eolikoak sortu eta transformatutako energia, bai biltegiratzeko moduluan, bateriekin, bildutako energia ere.
- 13,2 kV-ko lurpeko zirkuitu elektriko bat, BKNZ zentrotik "Ribaforada" STR azpiestazioraino (I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren jabetzakoa). 2.438 m-ko luzera izanen du, eta eroale mota hau: 3x1x400 mm² RHZ1-OL 12/20kV AL + T50 mm² Cu.
4.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren tramiteak.
Gauzak horrela, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak espedientea jendaurrean jarri zuen 30 egun balioduneko epean, iragarkia argitara emanda honako hauetan: 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an; 2024ko abenduaren 18ko Diario de Navarra egunkarian; eta Ribaforadako Udalaren ediktuen taulan; era berean, dokumentazioa argitaratu zen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan.
Jose Angel Perez Garde jaunaren alegazioa jaso zen, 2025eko urtarrilaren 18koa (2. alegazioa).
Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Horrekin batera, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien honako taula honetan ageri diren erakundeei, eta bertan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Ingurumen Ebaluazioaren Atala | 8 bis | 2025-01-14 |
Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala | 5 bis | 2025-05-05 |
Herrilurren Atala | - | - |
Ehiza Kudeaketarako Atala | 11 | 2025-01-20 |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 4 bis | 2025-01-30 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | 3 bis | 2025-01-23 |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU. | - | - |
Red Eléctrica de España SAU | 12 | 2025-01-29 |
Enagas SA | - | - |
Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia | 1 bis | 2024-12-18 |
Aguas Rodadas del Canal Ureztatzaileen Komunitatea | 10 | 2025-01-02 |
Sistemas Energéticos Boyal SL | - | - |
Ribaforadako Udala | - | - |
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.
2024ko otsailaren 5ean, aipatutako alegazioak eta txostenak helarazi zitzaizkion Ribaforada Energy Ribaforada SLUri, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa betez.
5.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2025eko apirilaren 2an, Ribaforada Energy Ribaforada SLU enpresak ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eta lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskatu zituen, eta erantzun zien jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramiteek iraun zuten bitartean jasotako alegazioei eta txostenei.
6.–Ingurumen inpaktuaren adierazpena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 1069E/2025 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena eman zen, proiektuak ebazpen horretan ezarritako baldintzak betetzeari atxikia.
Orobat, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 649E/2025 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zen, bertan jasotako determinazioak betetzeari atxikia.
7.–Aurretiazko administrazio baimena emateko proposamena.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duena betez, espedientean Ribaforada Energy Ribaforada SLUren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria jaso da.
Era berean, Ribaforada Energy Ribaforada SLUk badu sarbiderako eta konexiorako baimena, banaketa sareko kudeatzaileak emana.
Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, eta Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak, prozedura behar bezala egin dela iritzita, proposatzen du Ribaforada Energy Ribaforada SLUri aurretiazko administrazio baimena ematea "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako.
Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldez aurretiko administrazio baimena ematea Ribaforada Energy Ribaforada SLUri, 9,2 MW-ko "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako; osagai hauek ditu: 6,2 MW-ko aerosorgailu bat; elektrizitatea biltegiratzeko modulu bat, 3 MW-ko bateriak dituena; eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Ribaforadako udal mugartean.
2. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Ebazpen hau igortzea erakunde hauei: Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua; Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua; Ingurumen Ebaluazioaren Atala; Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala; Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala; Herrilurren Atala; Ehiza Kudeaketarako Atala; Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala; behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea elkarte, entitate eta pertsona hauei: Ribaforada Energy Ribaforada SLUri, La Dehesa Ureztatzaileen Komunitatea; Aguas Rodadas del Canal Ureztatzaileen Komunitatea; I-DE Redes Eléctrica Inteligentes SAU; Red Eléctrica de España SAU; Enagás SA; Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia; Eólica Ablitas SLU; Eólica Pestriz SLU; Sistemas Energéticos el Valle SLU; Sistemas Energéticos Boyal SL; eta José Ángel Pérez Garde. Guztiei ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Industriaren eta Trantsizio Ekologikoaren kontseilariari, jakinarazi eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean, espedientearen kodea jarrita.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Ribaforadako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 18an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jarraian, jendaurreko informazioaren tramitean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan jasotako alegazioen laburpena eta azterketa jaso dira.
1. alegazioa.–Aguas Rodadas del Canal Ureztatzaileen Komunitatea.
2023ko irailaren 21ean, Aguas Rodadas del Canal ureztatzaileen komunitateak alegazio idazkia aurkeztu zuen, adieraziz ez zutela aurreikusitako jarduketari buruzko informaziorik edo jakinarazpenik jaso, prozeduran alderdi interesduna izanik, ubideen sarean eragin lezakeen ukipenagatik eta komunitatearen lursailetan kokatzen delako, lursail horiek ureztaketen modernizazio prozesu betean daudelarik. Proiektuarekiko desadostasuna adierazi dute.
Erantzuna:
Ebazpenaren azalpenen atalean jaso denaren arabera, kontsulten tramitean helarazitako txosten sektorialetan agertzen diren oharrak aintzat hartuta, instalazioaren kokapena egokitu nahian, 2024ko azaroaren 4an, Ribaforada Energy Ribaforada SLUk dokumentazio berria aurkeztu zuen "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako. Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaion alegazioa aurkeztu zuen pertsonari, eta hark txostena eman zuen (10. txostena).
2. alegazioa.–José Ángel Pérez Garde jauna.
2025eko urtarrilaren 18ko idazkian, Jose Angel Perez Garde jaunak "Bidea eta Zanga" terminoagatik bere lurzatiak jasoko duen eragina argitzeko eskatu zuen.
Bestalde, jakinarazi du Ribaforada herria sartuta dagoela lurzatiak berrantolatzeko prozesu batean, eta uste du "Ribaforada" parke eoliko hibridoa instalatzeak oztopatuko duela jabetzak birzatitu eta birbanatzeko orain arte egindako lana. Beraz, proiektua geldiarazteko eskatzen du, lurzatiak berrantolatzeko prozesua burutu arte.
Erantzuna:
Bere lursailean "bidea eta zanga" izenez aipatzen den ukipenaren gaineko xehetasunik ezari buruz jabeak galdetutakoari erantzunez, sustatzaileak esan du espedientea aurretiazko administrazio baimena eskatzeko atariko fasean dagoela, eta horretarako dagokion aurreproiektua baino ez dela aurkeztu behar. Baimen hori lortu ondoren, sustatzaileak egikaritze proiektu zehatz bat aurkeztuko du, eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerarekin batera. Nolanahi ere, 3. poligonoko 90. partzelaren gaineko afekzioari dagokionez, gaur egun dagoen bidea zabaltzea besterik ez da aurreikusten.
Proiektua aurrera eramatea eta "Aguas Rodadas" lurzati antolamendu berria ustez bateraezinak izateari dagokionez, sustatzaileak berretsi du, Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzarekin kontsulta eginda, bi proiektuak bateragarriak direla, eta erabaki zutela, eraikitzeko administrazio baimenaren fasean, "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridoa doituko dela Ribaforadako "Aguas Rodadas" II. Ureztatze Planaren proiektuaren azken diseinuaren arabera, behar den guztian.
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten izapidean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:
1. eta 1. bis txostenak.–Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia.
2023ko abuztuaren 10ean eta 2024ko abenduaren 18an, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak (AESA) idazki bat aurkeztu zuen, eta jakinarazi zuen, Erregistroak Trukatzeko Sistemaren bidez jasotako ofizioari dagokionez, ez duela eskumenik iritzia emateko, bere administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek, beren eskumenen esparruan, eman ditzaketen baimenei buruz, eta zortasunen arloko baimen eskaera bat ez izanik, ez dela zortasunak baimentzeko prozedurarik abiarazi, proiektuaren ondorioz.
2. txostena.–Egilea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
2023ko abuztuaren 25ean, I-DE Redes Eléctrica Inteligentes SAUk 2023ko abuztuaren 17ko idazkia aurkeztu zuen, eta azaldu zuen ezen, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, ez duela ukipenik egiaztatzen, bere jabetzako sare elektrikoei eragiten dienik, eta, beraz, baimena eman zuen proiektuan zehaztutako lanak egiteko, obra egiten hasi aurretik eremuan zuinketa egitea komeni zela aipatuz.
3. eta 3 bis txostenak.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
2023ko abuztuaren 28an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2023ko abuztuaren 17ko txostena aurkeztu zuen, adieraziz aztergai den eremua Ebro ibaiaren azpiarro hidrografikoan dagoela, eta Ebro ibaiaren isurialdeari dagokiola, Queiles ibaitik Huecha ibairaino. Halaber, adierazi zuen, proiektuak ukitzen baditu jabari publiko hidraulikoa edo ibilguen antolaketako eremua, erakunde horren aldez aurretiko baimena beharko dela. Azkenik, txostenak biltzen ditu lanak egin bitartean kontuan izan beharreko hainbat baldintza, eta eranskin batean jasotzen ditu lanak baimentzeko bete beharreko irizpide tekniko jakin batzuk.
Bestalde, bigarren kontsulta izapidearen esparruan, 2025eko urtarrilaren 23an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak txostena aurkeztu zuen, 2024-OI-1049 erreferentziako espedientearen hasiera jakinarazteko.
4. eta 4. bis txostenak.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2023ko abuztuaren 29an eta 2025eko urtarrilaren 30ean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak 2023ko abuztuaren 28ko eta 2025eko urtarrilaren 24ko txostenak aurkeztu zituen, hurrenez hurren; haren arabera, proiektuak ez du ukipenik eraginen, Ondare Arkeologikoari dagokionez.
5. eta 5. bis txostena.–Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala.
2023ko irailaren 1ean eta 2025eko maiatzaren 5ean, Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalak 2023ko abuztuaren 31ko eta 2025eko apirilaren 10eko txostenak aurkeztu zituen, hurrenez hurren, proiektuaren hirigintza bateragarritasunaren balorazioa eginez.
6. txostena.–Herrilurren Atala.
2023ko irailaren 15ean, Herrilurren Atalak 2023ko irailaren 8ko txostena aurkeztu zuen, baimena emanez ebakuazio linea elektrikoak ukitutako abelbideekin paraleloak izan zitezen, eta kontuan hartu beharreko hainbat baldintza gehituz, abelbide horiei ahalik eta kalterik txikiena egiteko.
7. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
2023ko azaroaren 7an, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2023ko urriaren 24ko txostena aurkeztu zuen, eta bertan jakinarazten da lanek ez dutela eraginik izanen katalogatutako inongo aztarnategi arkeologikotan eta, beraz, ez dagoela eragozpenik proiektua izapidetzeko, Katalogatutako Ondare Arkeologikoari dagokionez.
8. eta 8 bis txostenak.–Ingurumen Ebaluazioaren Atala.
2023ko azaroaren 30ean eta 2025eko urtarrilaren 14an, Ingurumen Ebaluazioaren Atalak txostenak aurkeztu zituen, eta haietan jaso zituen sustatzaileak kontuan hartu beharreko hainbat ingurumen kontsiderazio.
9. txostena.–Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.
Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak 2023ko azaroaren 30ean aurkeztu zuen 2023ko urriaren 16ko txostena, esanez ezen proiektuak eragin moderatua duela egungo ureztalurretan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ureztatzeen Planean, eta, beraz, ez dela bateragarria Ureztatzeen Foru Planean eremu horretarako ezarritako balio eta erabilerekin.
Erantzuna:
Ebazpenaren azalpenen atalean jaso denaren arabera, kontsulten tramitean helarazitako txosten sektorialetan agertzen diren oharrak aintzat hartuta, instalazioaren kokapena egokitu nahian, 2024ko azaroaren 4an, Ribaforada Energy Ribaforada SLUk dokumentazio berria aurkeztu zuen proiektuarentzat.
10. txostena.–Aguas Rodadas del Canal Ureztatzaileen Komunitatea.
2025eko urtarrilaren 2an, Aguas Rodadas del Canal Ureztatzaileen Komunitateak alegazio idazkia aurkeztu zuen, adieraziz ez zutela aurreikusitako jarduketari buruzko informaziorik edo jakinarazpenik jaso, prozeduran alderdi interesduna izanik, ubideen sarean eragin lezakeen ukipenagatik eta Komunitatearen lursailetan kokatzen delako, lursail horiek ureztatzeen modernizazio prozesu betean daudelarik. Proiektuarekiko desadostasuna adierazi dute.
Erantzuna:
Sustatzaileak egindako egiaztapenaren arabera, aerosorgailuaren kokapenak ukipen arina izanen luke hura kokatuko den lurzatietan, eta, beraz, baimentzeko modukoa izanen da egungo ureztatzeetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatzeen Planaren Eguneratzean.
Proiektuaren ebakuazio sistemari dagokionez, sustatzaileak adierazten du ezen, beharrezkoa izanez gero, eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerarekin batera aurkeztuko den egikaritze proiektua doituko dela, Ribaforadako "Aguas Rodadas" II. Ureztatze Plan berrian ezartzen den azken diseinua aintzat hartuta, eta Ribaforadako Aguas Rodadas del Canal de Lodosa Ureztatzaileen Komunitateak kudeatzen dituen ureztalurren azpiegiturak ere aintzat hartuko dituela.
11. txostena.–Ehiza Kudeaketarako Atala.
2025eko urtarrilaren 20an, Ehiza Kudeaketarako Atalak 2025eko urtarrilaren 17ko txostena aurkeztu zuen, non adierazten duen proiektuak ehizaren esparruan ondorioak izanen dituela, eta azpimarratzen ditu ingurumen inpaktuaren azterketan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi.
Erantzuna:
Ingurumen arloko gaiak proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren esparruan ebaluatu dira, zeina Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 1069E/2025 Ebazpena emanda burutu baitzen, proiektuaren aldeko Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena emanez, ebazpenean berean jasotako neurriak betetzeari atxikia.
12. txostena.–Red Eléctrica de España SAU.
2025eko urtarrilaren 29an, Red Eléctrica de España SAUk 2025eko urtarrilaren 27ko idazkia aurkeztu zuen, non jakinarazten zuen ez zuela eragozpenik aurkeztu "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridoa instalatzearen aurka, Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa den "Magallón-Tudela" 220 kV-ko linearako arauzko distantziak betetzen zituelako.
Iragarkiaren kodea: F2607362
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
