108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko merkatarien elkarteei, egin ditzaten merkataritza-sektorea eta merkataritza-hirigintza bultzatzeko, sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak, 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 907094.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/907094).

Deialdi honen asmoa da Udalaren esparrutik Iruñeko merkatariak –eremukoak zein gremioetakoak– laguntzea eta haiekin lankidetzan aritzea, xede hartuta Iruñeko txikizkako merkataritza-sektorea laguntzea eta merkataritza-asoziazionismoa eta gertuko merkataritza sustatzea –Iruñeko Hiri Agenda- 2030 Estrategiaren helburu estrategikoen parte baitira–; hori guztia, merkataritza-sektorea eta merkataritza-hirigintza bultzatu, sustatu eta dinamizatzeko jardueren diseinua, garapena eta jarraipena egin dezaten, Iruñeko udalerrian genero-berdintasuna sustatzen duten aldi berean.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 14an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2607538