2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Dirulaguntzen plan estrategikoa 2026-2028 aldirako. Jendaurrean jartzea
Eguesibarko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Eguesibarko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026-2028 aldirako.
Plan Estrategikoa osorik dago argitaratua Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atariaren 8. atalean ("Dirulaguntzei buruzko informazioa") eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.
Sarrigurenen, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2607649