1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
385E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Monteagudoko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 4. poligonoko 346. eta 347. lurzatiei eragiten die, eta haren sustatzailea Patatas Río Lombo SLU da.
Udalak aldaketa hori 2025eko urriaren 27an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2025eko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3koan. Espedientearen parte dira, besteak beste, informazio- eta justifikazio-memoria eta planaren aldaketaren planoak.
Aldaketaren xedea da Monteagudoko 4. poligonoko 346. eta 347. katastro-lurzatien lurzorua birsailkatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik industria erabilerako hiri-lurzoru finkatugabea izatera pasatzeko, bertan industria instalazioak handitzeko.
Aldaketa justifikatzeko, Patatas Río Lombo SL enpresak adierazi du lurzati horietatik gertu nabea duela, eta ekoizpen prozesua dela-eta instalazioak handitu behar dituela, jarraikortasun fisikoarekin.
Planteatzen den lurzoruaren birsailkapenak 9.055,63 metro koadro inguruko eremu bati eragiten dio, eta udalerriko mugaren ipar-ekialdean dauden lur batzuetan kokatzen da, SI-1 industria sektorearekin muga egiten; hortaz, proposatzen da azpisektore berri bat sortzea, bai eta SI-1.2 izeneko exekuzio unitatea ere.
Aldaketaren eremua lur lauak dira, hiri-lurzoruarekin mugakideak; horien zati batean labore belarkara ureztatuak daude, eta beste zati bat elkor gisa dago sailkatuta; hala, ez da ingurumen balio handiko elementurik identifikatu, salbu eta eremutik gertu dauden bi idoi, aldaketaren hegoalde eta mendebaldean, hurrenez hurren.
Monteagudon eta inguruan hainbat idoi daude, eta nagusiki ureztatzeko erabiltzen diren arren, ingurumen intereseko ekosistemak ere badira. Aldaketa eremutik 10 metro baino gutxiagora bi idoi daude, eta bertako landarediak ahalmena du hezeguneetako fauna hartzeko. Aldaketaren antolamendu-proposamenean berdegune bat agertzen da hegoaldeko idoitik gertu (ikus eranskin grafikoa). Bestalde, mendebaldeko idoiaren inguruan proiektatutako berdegunearen azalera txikia da, eta, ondorioz, komeni da landarediaren zabalera handitzea, gutxienez 5 metrokoa izan dadin.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, 4. poligonoko 346. eta 347. lurzatietan Monteagudoko udal plan orokorra aldatzeak ez duela ingurumen ukipen nabarmenik sortzen.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen-txosten estrategikoa idaztea Monteagudoko Plan Orokorra aldatzeko, zehazki, 4. poligonoko 346. eta 347. lurzatiak, ingurumen ukipenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketa Patatas Río Lombo SLU enpresak sustatu du.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Monteagudoko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKIN GRAFIKOA

Aldaketaren eremua Monteagudoko 4. poligonoko 346. eta 347. katastro-lurzatietan

Aldaketaren eremuko antolamendu-proposamena
Iragarkiaren kodea: F2607179