2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, ari daitezen Ekonomiako lizentziatudunaren lanpostuan
Mankomunitateko buruak 2026ko maiatzaren 12an emandako 2026-0055 Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdi honen oinarriak: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba baten bidez eta oposizio-sistemaren bidez, bete dezaten Ekonomiako lizentziadunaren lanpostua (A maila) aldi baterako, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura.
Deialdiaren oinarriak Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://mairaga.sedelectronica.es/info.3.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hamabost egun bzlioduneko epea izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Tafallan, 2026ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2607139