108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren eraketa eta lehen probaren data

Alkatetzak 2026ko apirilaren 20an emandako 14/2026 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, deialdi honetarako: zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez; plazak 3. zenbakia du Esako Udaleko plantilla organikoan. Horrez gain, zerrenda 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.

Behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko eta zuzenketak egiteko aldia igaro denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi da, deialdi honen bosgarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, hautaketa-prozedura izapidetzeari dagokionez, kontuan hartu da komeni dela ebazpen bakarrean metatzea lotura estua duten administrazio egintzak, prozedura eraginkorrago kudeatzeko, irizpide hauek oinarri hartuta: administrazio-egintzen eraginkortasuna, ekonomia prozesala, azkartasuna eta arintasuna; hala ezartzen da, hain zuzen ere, urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa). Nolanahi ere, horrek ez ditu urratuko izangaien bermeak.

Legez dagozkidan eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu behin-behineko zerrendaren aurka, onestea izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetarako: zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, Esako Udalaren zerbitzura aritzeko (3. plaza zenbakia).

Bigarrena.–Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko eraketa onestea, hau da, oinarrietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren iragarkian ezartzen den epaimahaia.

Hirugarrena.–Kalifikazio-epaimahaiari dei egitea, 2026ko ekainaren 23an eratu dadin, 10:00etan, Esako udaletxean.

Laugarrena.–Izangai onartuei dei egitea oposizioaldiko lehen probara: 2026ko ekainaren 23an izanen da, 11:00etan, udal bulegoetan (René Petin kalea 9, 31410-Esa).

Izangai guztiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esan, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2607716