108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 152. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko maiatzaren 19ko 2026-0657 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Zabalegiko 7. poligonoko 152. lurzatian, jarraikiz Itziar Candal Graña eta Natalia Jareño Lacalle arkitektoek 2026ko apirilean idatzitako agiriari. Daniel eta Javier Sánchez Ogayarrek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.

Noainen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2607608