108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

26-00286 gora jotzeko errekurtsoa, zaintzaile gerontologikoen bi plaza betetzeko oposizioa dela eta

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buru Begoña Gogorcena Marinek jarraian heldu den ebazpena eman zuen. Hona hemen zer dioen, hitzez hitz:

"Ebazpena, 2026ko maiatzaren 20koa, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, zeinaren bidez pertsonak eta entitateak epatzen baitira, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-00286 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori aurkeztu zen Mankomunitateko buruaren 2025eko abenduaren 23ko ebazpenaren aurka (haren bidez, deialdi bat onetsi zen, zaintzaile gerontologikoen bi plaza betetzeko, D mailakoak eta lan-araubide finkokoak, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko, errelebo-kontratuaren bidez, asmoa baita egoitza horretako bi langile ordeztea, erretiro partzial aurreratuagatik).

Ikusi da, 2026eko apirilaren 30ean, mankomunitate honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, auzitegi horretan jarritako 26-00286 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Itziar Cambra Compainsek jarri zuen Mankomunitateko buruaren 2025eko abenduaren 23ko ebazpenaren aurka (haren bidez, deialdi bat onetsi zen, zaintzaile gerontologikoen bi plaza betetzeko, D mailakoak eta lan-araubide finkokoak, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko, errelebo-kontratuaren bidez, asmoa baita egoitza horretako bi langile ordeztea, erretiro partzial aurreratuagatik). Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1 k) artikuluan aitortuta ditudan ahalmenak baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Mankomunitateko batzarrari haren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko bilkuran".

Irunberrin, 2026ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2607475