2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Desafektazioa, 10. poligonoko 943. eta 134. lurzatietan
Valtierrako Udalak, 2026ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta Ondasunen Erregelamenduak (urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazioa egin dadin 10. poligonoko 943. eta 134. lurzatietan, zehazki, 23.121 metro koadroren desafektazioa, horien erabilera Liborio Oficialdegui Manterola lagatzeko, txerri ustiategi bat jar dezan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2607413