2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Katastroko doiketa, honako hauei dagokienez: Gogorrako mahastien bidea, Gogorrako bidea, Peña bidea eta Vasco-Navarro trenbide zaharrari dagokienez. Jendaurrean jartzea
Murietako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2026ko maiatzaren 21ean:
Alkatearen ebazpena, zeinaren bidez espediente bat abiarazten baita, katastroan doiketa bat egiteko honako hauei dagokienez: Gogorrako mahastien bidea, Gogorrako bidea, Peña bidea eta Vasco-Navarro trenbide zaharra.
Murietako Udalak asmoa du katastroan doiketak egiteko honako hauei dagokienez: Gogorrako mahastien bidea, Gogorrako bidea, Peña bidea eta Vasco-Navarro trenbide zaharra.
Dagokion dokumentazioa aztertuta, ikusi da Gogorra, Iturzitas, el Raposo eta el Monte terminoen katastroko irudia ez datorrela bat finken errealitate fisiko eta juridikoarekin, eta gorabehera horiek eragina dutela herri-lurretako lurzatietan eta Udalaren beste lurzati batzuetan, bai eta partikularren lurretan ere.
Ikusi da katastroko planoen eta bertako errealitatearen arteko bat ez-etortze horiek arazoak sortzen ahal dituztela finkak eta bideak erabiltzeari begira eta finken mugetarako arauz ezarritako distantziak eusteari begira.
Ikusi da Murietako Udalak uste duela egokia dela katastroa zuzentzea, halako moduz non irudikapen grafikoa bat etorriko baita lurzatien berrantolamendurako planoekin, katastro zaharrarekin eta bertako errealitatearekin.
Ikusi da katastroko doiketa honek ukitzen dituela katastroko 62 lurzati eta ia 60 titular. Horregatik, 12/2006 Foru Legearen 28.bis artikuluan (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak arautzen ditu) ezarritako prozedura da egokiena hizpide dugun doiketa egiteko katastroan. Doiketa horrek eragiten die Gogorra, Iturzitas, el Raposo eta el Monte" terminoei, eta haren bidez Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako datu oinarrizkoak zuzendu nahi dira, oker baitaude edo ez baitatoz bat inskribatu behar den errealitatearekin.
Horiek horrela, eta jarraikiz ezarrita dagoenari azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzkoa),
EBAZTEN DUT:
1. Prozedura bat hastea Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datu batzuen berritze kolektiborako, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin bat egiten ez baitute, alderdi hauetako katastroko lurzatiei dagokienez: Gogorra, Iturzitas, el Raposo eta el Monte.
TOKIA | GAUR EGUNGO KATASTROA |
UDALERRIA | ALDERDIA | POLIGONOA | LURZATIA |
Murieta | El Monte | 1 | 276 |
Murieta | El Monte | 1 | 277 |
Murieta | El Monte | 1 | 278 |
Murieta | El Monte | 1 | 299 |
Murieta | El Monte | 1 | 302 |
Murieta | El Monte | 1 | 573 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 575 |
Murieta | La Revuelta | 1 | 577 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 578 |
Murieta | Sierna | 1 | 609 |
Murieta | Sierna | 1 | 610 |
Murieta | Sierna | 1 | 611 |
Murieta | El Raposo | 1 | 614 |
Murieta | Sierna | 1 | 615 |
Murieta | Sierna | 1 | 616 |
Murieta | El Raposo | 1 | 617 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 618 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 619 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 620 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 621 |
Murieta | Sierna | 1 | 622 |
Murieta | Sierna | 1 | 623 |
Murieta | Peña-Camino | 1 | 624 |
Murieta | La Peña | 1 | 625 |
Murieta | La Peña | 1 | 626 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 627 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 628 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 629 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 630 |
Murieta | Peña-Camino | 1 | 631 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 632 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 633 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 634 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 635 |
Murieta | Gogorra | 1 | 636 |
Murieta | Gogorra | 1 | 637 |
Murieta | Gogorra | 1 | 638 |
Murieta | Gogorra | 1 | 639 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 640 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 641 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 642 |
Murieta | Gogorra | 1 | 643 |
Murieta | Gogorra | 1 | 644 |
Murieta | Gogorra | 1 | 645 |
Murieta | Gogorra | 1 | 646 |
Murieta | Gogorra | 1 | 647 |
Murieta | Gogorra | 1 | 648 |
Murieta | Gogorra | 1 | 649 |
Murieta | Gogorra | 1 | 650 |
Murieta | Gogorra | 1 | 651 |
Murieta | Gogorra | 1 | 652 |
Murieta | Gogorra | 1 | 653 |
Murieta | Gogorra | 1 | 654 |
Murieta | Gogorra | 1 | 655 |
Murieta | Iturzitas | 1 | 657 |
Murieta | Industrialdea | 1 | 664 |
Murieta | Sierna | 1 | 669 |
Murieta | El Monte | 1 | 683 |
Murieta | El Monte | 1 | 684 |
Murieta | El Monte | 1 | 685 |
Murieta | El Monte | 1 | 686 |
Murieta | El Monte | 1 | 810 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, espedienteak ukitutako titularrek, argitaratu eta hilabeteko epean, aurkeztu ahal ditzaten jabetza tituluak eta bidezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak, bai eta planoan zehaztea erreklamatzen den jabetzaren kokapena ere.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Aditzera ematen zaie interesdunei katastroko aldaketa horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, ezarritako epearen barnean , bulego orduetan (astearteetan eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara), eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bai mugaketari buruz, bai titulartasunari eta emandako ezaugarriei buruz.
Murietan, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2607571