108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Balorazio txostena berrikustea

Lergako Udalak, 2026ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Lergako udal-mugarteko balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta udal honen webgunean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Lergan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María Rosario Zabaleta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2607445