2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 22. eta 43. artikuluetan. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Imozko Udal Planeko hirigintzako araudiaren 22. eta 43. artikuluetan. Espediente hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Imotzen, 2026ko maiatzaren 15ean–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2607159