1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 20an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da.
Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.
Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartutako erabaki baten bidez, Fernanda León Jiménez andrea izendatu zen Nafarroako Eskola Kontseiluko kide, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari gisa. León andreak ordezkari gisa aritzeko ukoa aurkeztu zuen 2026ko urtarrilaren 22an, eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak erabaki du Ainara González Rubio andrea arituko dela haren ordez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hau ordeztea:
Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari gisa:
–Ainara González Rubio andreak ordeztuko du Fernanda León Jiménez andrea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari gisa, Ainara González Rubio andrea izendatzea, Fernanda León Jiménez andrearen ordez, ordeztuaren kargualdia bukatzeko falta den denborarako, hots, 2028ko apirilaren 30era arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseilura edo Hezkuntzako Batzorde Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseilura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2607429