108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2514E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena apirilaren 10eko 1699E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat, lantegi-eskolak egiteko 2026, 2027 eta 2028an. DDBN kodea: 898059.

Zerbitzu honek proposatzen du aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 10eko 1699E/2026 Ebazpenaren 4.2 oinarria (Onuradunak sartzea eta ordeztea) eta 16.3 oinarriaren (Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa) c) atala. Ebazpen horren bidez laguntza deialdi bat onesten da, lantegi-eskolak egiteko 2026, 2027 eta 2028an.

Aldaketa horren helburua da erregularizazio administratiborako prozesuan dauden migratzaileek programa hauetan parte har dezaten erraztea, batetik, eta, bestetik, entitate onuradunak ez penalizatzea pertsona horiek programa utzi behar badute erregularizazio prozedura horren azken ebazpena kontrakoa izateagatik.

Horrenbestez, proposatzen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 10eko 1699E/2026 Ebazpena honela aldatzea:

–4.2 oinarrian (Onuradunak sartzea eta ordeztea), bukaeran honako hau gehitzea:

"Erregularizazio administratiborako prozesuan egon eta prozedura horren azken ebazpena kontrakoa izateagatik programa utzi behar duten migratzaileak ez dira kontuan hartuko sar daitezkeen ikasleen gehieneko kopururako".

–16.3 oinarrian (Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa), b) atalaren atzetik beste atal hau gehitzea, prestakuntzari dagokion dirulaguntza zehazteko:

"c) Prestakuntza-ekintzak irauten duen denboraren %50 gainditu ez eta erregularizazio administratiborako prozesuan egon eta prozesu horretako azken ebazpena kontrakoa izateagatik programa utzi behar duten ikasleak, exekuzio portzentaje bereko gehieneko dirulaguntzarekin".

"d) Prestakuntza-ekintzak irauten duen denboraren %50 gaindituta izan eta erregularizazio administratiborako prozesuan egon eta prozesu horretako azken ebazpena kontrakoa izateagatik programa utzi behar duten ikasleak, prestakuntza ekintza bukatu dutela joko baita".

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 10eko 1699E/2026 Ebazpena aldatzea azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2607499