2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Hautaproben bidez, aldi baterako eta sortzen diren beharren arabera, Irurtzungo Udal Musika Eskolako Saxofoi irakasle lanpostuak betetzeko izangaien zerrenda eratzea
Irurtzungo Udalak, 2026ko maiatzaren 20ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onartu du:
Deialdia, hautaproben bidez, Irurtzungo Musika Eskolan saxofoi irakasle lanpostua aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda osatzeko, euskarazko C1 hizkuntza-eskakizunarekin.
Deialdi honen oinarriak Irurtzungo Udalaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri.
https://www.irurtzun.eus/eu/?s=SEDE+ELECTRONICA
Deialdian parte hartzeko eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izango da.
Irurtzunen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2607542