108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkanoko 55. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat Elkanoko 8. poligonoko 55. lurzatian, Carlos Díaz Delgadok sustatua. Hori dena, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, kontsulta dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2607385