108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Borondatezko birpartzelazio proiektua, SR-3. sektoreko UE 3.2 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Alkateak 2026ko maiatzaren 20an emandako 49 zenbakidun Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Eloko udal plan orokorreko (UPO) SR-3 bizitegi-sektoreko UE-3.2 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua, Juan Ignacio Labiano Lezaun sustatzaileak aurkeztuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 169. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lehen aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako birpartzelazio-proiektua behin betiko bihurtuko da, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua behin betiko berariaz onestea. Behin betiko onesten den unetik aurrera izanen da betearazlea.

Elon, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2607474