108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1183/2026 Ebazpena, 2026ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28an hartutako erabaki batean hautemandako akatsa zuzentzen duena –erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua aldatu zen–".

Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz –2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren–, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2026ko maiatzaren 26an hartutako erabaki bat argitaratzeko, Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28an hartutako erabaki batean hautemandako akatsa zuzendu duena –erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua aldatu zen–.

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUAK 2026KO APIRILAREN 28AN HARTUTAKO ERABAKI BATEAN HAUTEMANDAKO AKATSA ZUZENTZEN DUENA –ERABAKI HORREN BIDEZ, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE IRAUNKORREN LANPOSTUETARA SARTZEKO ERREGELAMENDUA ALDATU ZEN–

Gobernu Kontseiluaren 2026ko apirilaren 28ko erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara sartzeko Erregelamendua aldatu zen, Gobernu Kontseiluaren 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia.

Akats bat hauteman da Gobernu Kontseiluaren erabaki horren lehenbiziko puntuko seigarren apartatuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara sartzeko Erregelamenduaren 18. artikuluaren aldaketei buruzkoan; beraz, hura zuzendu behar da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

Aurreko guztiagatik, hau da Gobernu Kontseiluak, 2026ko maiatzaren 26ko bileran, hartu duen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren 2026ko apirilaren 28ko erabaki batean ezarritako lehenbiziko puntuko seigarren apartatuan hautemandako akatsa zuzentzea –erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara sartzeko Erregelamendua aldatu zen, 2024ko otsailaren 6an onetsia–, honela gera dadin:

Honela dioen tokian:

"6) Aldatu egin dira 18. artikuluko 2., 3., 4. eta 5. apartatuak, eta honela geldituko dira idatzita:"

Honela esan behar du:

"6) Aldatu egin dira 18. artikuluko 2. eta 3. apartatuak, eta honela geldituko dira idatzita:"

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2607674