108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren araubide bereziko kirol irakaskuntzen tarifak finkatzen dituena, 2026-2027 ikasturterako.

Otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak; haren 2. artikuluan prezio publikoen bidez finantza daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zerrendatzen dira. Horien artean daude irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren irakaste jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere mendean izanik, irakaskuntza ez-derrigorrezkoetako mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea 2026-2027 ikasturterako, zenbateko hauek ezarrita:

1.–Mendi Ibilietako erdi mailako irakaskuntzen hasiera zikloa:

–Sarrera proba: 80 euro.

–Lehen matrikula: 300 euro.

–Ondorengo matrikulak: 350 euro.

–Bloke komuneko matrikula: 100 euro.

–Bloke espezifikoko matrikula: 200 euro.

–Baliozkotzeko eskaera: 50 euro.

2.–Mendi ertaineko erdi mailako irakaskuntzen amaiera zikloa:

–Sarrera proba: 80 euro.

–Lehen matrikula: 300 euro.

–Ondorengo matrikulak: 350 euro.

–Bloke komuneko matrikula: 100 euro.

–Bloke espezifikoko matrikula: 200 euro.

–Baliozkotzeko eskaera: 50 euro.

3.–Eskaladako erdi mailako irakaskuntzen amaiera zikloa:

–Sarrera proba: 80 euro.

–Lehen matrikula: 300 euro.

–Ondorengo matrikulak: 350 euro.

–Bloke komuneko matrikula: 100 euro.

–Bloke espezifikoko matrikula: 200 euro.

–Baliozkotzeko eskaera: 50 euro.

4.–Iraupen-eskiko lehen maila:

–Sarrera proba: 80 euro.

–Lehen matrikula: 300 euro.

–Ondorengo matrikulak: 350 euro.

–Bloke komuneko matrikula: 100 euro.

–Bloke espezifikoko matrikula: 200 euro.

–Baliozkotzeko eskaera: 50 euro.

5.–Iraupen-eskiko bigarren maila:

–Sarrera proba: 80 euro.

–Lehen matrikula: 300 euro.

–Ondorengo matrikulak: 350 euro.

–Bloke komuneko matrikula: 100 euro.

–Bloke espezifikoko matrikula: 200 euro.

–Baliozkotzeko eskaera: 50 euro.

6.–Sarrera probak:

–Atletismoko kirol teknikaria: 60 euro.

–Hipikako diziplina hauetako kirol teknikaria: erresistentzia, orientazio eta zaldi turismoa / jauzia, heziera eta lehiaketa osoa: 90 euro.

–Futboleko kirol teknikaria: 70 euro.

–Iraupen-eskiko kirol teknikaria: 80 euro.

2. Zerga onurak.

1.–Familia ugariak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

–%50eko hobaria kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

2.–Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familietako kideentzat.

–%50eko hobaria kategoria orokorreko familietako kideentzat.

3.–Salbuespena, ekintza terroristen biktimentzat, baita haien ezkontide edo bikotekide egonkorrentzat eta seme-alabentzat ere.

4.–Salbuespena, genero indarkeriako ekintzen biktimentzat, baita haien seme-alabentzat ere.

5.–Desgaitasun aitortua dutenak:

–Salbuespena, %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

–%50eko hobaria, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta ikastetxe interesdunei.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2607814