108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Antsoaingo eta Iruñeko ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 20an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01414.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101414

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–Lehenbiziko lotea:

Antsoaingo 963 zenbakidun finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3409. liburukia, 10. liburua, 186. folioa (lehen Antsoaingo zendeako 10.437 zenbakidun finka zena). Erregistro kode bakarra: 31012000441844.

Deskribapena: Hiri-finka: Merkataritzako lokala, Lerin kaleko 13 zenbakiko etxeko beheko solairuan, Antsoaingo jurisdikzioaren barruan. Ehun eta hirurogeita sei metro eta hamalau dezimetro koadroko azalera dauka. Mugakideak: aurrealdean, kokapeneko kalea; eskuinean, 13 zenbakiko eraikinera eta haren lokalera sartzeko ataria; ezkerrean, Lerin kaleko 11 zenbakiko etxeko etxabea; atzealdean, proiektatzen ari den kalea edo eremu librea. Elementu komunetan duen kuota ehuneko zazpi koma hogeita bikoa da.

Katastrokoa: Antsoainen, Lerin kalea 13, beheko solairua. 22. poligonoa, 321. lurzatia, 1. azpieremua, 30. hiri-unitatea (175 metro koadroko kafetegi-taberna). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001691968FO.

–Bigarren lotea:

Iruñeko 3212 / 6728 zenbakidun finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31011000034582.

Deskribapena: Hiri-finka: Bi parte-hartze zatiezin, biak ala biak Tulebrasko monasterioaren kalean (z.g.) dagoen soto-lokalean: parte-hartze batek ehuneko bi koma berrehun eta hogeita hamazazpi hartzen ditu, eta hirurogeita zazpi zenbakidun garaje plaza erabiltzeko baino ez da; beste parte-hartzea ehuneko zero koma zazpiehun eta berrogeita hamaseikoa da, eta hogeita zortzi zenbakidun trastelekua erabiltzeko baino ez da. Lokalaren azalera eraikia mila eta hirurogeita hamar metro eta hamar dezimetro koadrokoa da, lokalerako sarbideek hartzen dutena barne. Bertan 33 garaje plaza daude, eta 38 trasteleku. Haren kuota ehuneko zortzi koma bederatziehun eta hirurogeita bostekoa da. Deskribapenaren gainerakoa guztizko finkaren lehen inskripzioan jasota dago –3212 zenbakidun finka, artxiboko 783. liburukiaren 145. folioan–. Guztizko finka 3212 zenbakiarekin dago inskribaturik (lehen inskripzioa) Iruñeko Artxiboko 783. liburukian, 55. liburuan, 145. folioan.

Helbidearen kokapena: Tulebrasko monasterioaren kalea 2, sotoa. Kokapena: 67. garajea eta 28. trastelekua.

Katastrokoa: Iruñean, Tulebrasko monasterioaren kalea 2-B, sotoa; 67. aparkatokia, 13,20 metro koadrokoa. 3. poligonoa, 164. lurzatia, 3. azpieremua, 71. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001893814FB.

Iruñean, Tulebrasko monasterioaren kalea 2-B, sotoa; 28. trastelekua, 4,83 metro koadrokoa. 3. poligonoa, 164. lurzatia, 3. azpieremua, 101. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001893844SK.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2607702