108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia Bakedaoko Kontzejuaren AD27 zuzeneko jarduketan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 28ko 81/26 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Bakedaoko Kontzejuaren AD27 zuzeneko jarduketari dagokion hiri-jarduketarako plan berezia. Bakedaoko Kontzejuak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zudairin, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2607857