2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena
Udal honek, 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lizarrako errepideko 34 zenbakian dagoen lurzatian (Larragako 2. poligonoko 1. lurzatia), Berroya SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta egin ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako prozedura.
Larragan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2607489