2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
Oilagorra ehizatzeko enkante publikoa, 2026-2027 eta 2030-2031 artean
Kintoa Mendi Mankomunitateak gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikorako deia egin du, aldez aurreko baimena duela, Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza errentan emateko 2026-2027tik 2030-2031ra bitarteko denboraldietan (2031ko urtarrilaren 31n bukatuko da).
Hasierako prezioa: 21.000 euro + BEZa denboraldi bakoitzeko.
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan (kintoa@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/PortalContratacion/) daude ikusgai.
Enkantean parte hartzeko proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko 14:00ak baino lehen, Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: egun baliodunetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
Proposamenak Baztango udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostegun balioduneko 12:00etan.
Baztanen, 2026ko maiatzaren 28an.–Mankomunitateburua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2607838