2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Herri-lurren desafektazioa, linea elektrikoak eta gaserako lineak (lurpekoak) eraikitzeko
Valtierrako Udalak, 2026ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta Ondasunen Erregelamenduak (urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 10.666,06 metro karratuko herri-lurrak desafektatzea, zeinak baitaude 10. eta 11. poligonoetako 14 lurzatitan. Haien erabilera Biogasval SLri lagako zaio, linea elektrikoak eta gaserako lineak (lurpekoak) eraiki ditzan. Linea horien bidez, instalazio berri bat elikatuko du, digestio anaerobikorako eta biogas bidez biometanoa sortzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, erreklamazioak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2607421