108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

26-00120 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa

Honen bidez, komunikatzen da Itziar Cambra Compainsek, Langile Abertzaleen Batzordearen (LAB) izenean eta hura ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordearen erabaki baten aurka, zeinak hizpide baitu 2025eko lan publikoaren eskaintzaren onespena; erabaki hori argitaratu zen 2025eko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean, errekurtsogilearen uziei kontra egin nahi badiete.

Barañainen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2607592