2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, Espartza Galarreko 10. poligonoko 918. eta 1087. lurzatietan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2026ko apirilaren 23ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Espartza Galarreko 10. katastro-poligonoko 918. eta 1087. lurzatien xehetasun-azterketa, Vicarli Handling SLk sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2026ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2607631