Iragarkia
108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko
Alkatetzaren maiatzaren 19ko 9/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, oposizio bidezko hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan.
Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Monteagudon, 2026ko maiatzaren 19an.–Batasuneko burua, M.ª Luisa Jiménez Tarazona.
OINARRIAK.–DEIALDIA, ADMINISTRARI-OFIZIALAREN PLAZA BAT BETETZEKO OPOSIZIO BIDEZ, FUNTZIONARIOEN ARAUBIDEAN JARDUN DEZAN
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren plaza bat betetzea, oposizio bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren plantilla organikoan.
1.2 Izendapenaren ondorioz hautatzen dena izanen da Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren funtzionarioa, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta hartan alta emanen zaio.
1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.
1.4. Urteko lanaldia izanen da udal bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, noiznahi aldatzen ahalko du Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak.
1.5. Bete beharreko eginkizunak egokiak izanen dira deialdiko plazen kategoria eta mailarako, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:
–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizun guztiak.
–Kontabilitate publikoa, eta idazkaritzari eta kontu-hartzailetzari laguntzea betearazpen lanetan.
–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, betearazpen lanak barne.
–Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak lanpostu horri loturik esleitzen dizkion eginkizunak.
–Halaber, beharrezkoa bada, jarduketak eta gestioak eginen ditu udal bulegoetatik kanpo.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hauetako bat izatea gutxienez, edo lortzeko moduan egotea: Batxilergoa, bigarren mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
2.2. Plaza eskuratzen duen izangaiak baldintza horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ditu, eta mantendu hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapena egin arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko buruari zuzendu beharko zaizkio, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Monteagudoko Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa erabiliz (https://monteagudo.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabil daitezke urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabide horiek izan beharko dute I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak. Eredu hori Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoko esteka honetan deskarga daiteke:
https://monteagudo.sedelectronica.es/preview-document/2080937a-97b3-4fd6-8f5a-7bb7f3ff21e7/
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.4. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.5. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, ariketak egiteko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko dokumentazioa ere, organo eskudunak emana.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko buruak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Monteagudoko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian, esteka honetan:
https://monteagudo.sedelectronica.es/transparency/8daced00-66a7-4c29-8b73-f08e5867806a/
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Batasuneko buruak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Monteagudoko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian.
https://monteagudo.sedelectronica.es/transparency/8daced00-66a7-4c29-8b73-f08e5867806a
Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: M.ª Luisa Jiménez Tarazona, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko burua.
Ordezkoa: Cristina Díaz Soria, Tulebrasko Udaleko alkatea.
Epaimahaikidea: Susana Cornago Jarauta, Monteagudoko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: María Teresa Cornago Iturria, Castejóngo Udaleko administrari-ofiziala.
Epaimahaikidea: María Pilar Sandúa Serrano, Ablitasko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Ana Moreno Ruiz, Castejóngo Udaleko administrari-ofiziala.
Epaimahaikidea: Esther Jiménez Pellejero, Calibuseko kontu-hartzailea (Ablitasko, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalak).
Ordezkoa: Rosana Sáez Ramírez, Murchanteko Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaikide idazkaria: Alberto Fernández Ejea, Monteagudoko, Tulebrasko eta Barillasko Udalen Batasuneko idazkaria.
Ordezkoa: Sonia Mateo Ortega, Ablitasko Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioaldia: honako ariketa hauek izanen ditu:
6.1.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde-sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Ariketa honengatik gehienez 40 puntu emanen dira, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko duen moduan.
6.1.2. Bigarren proba: praktikoa. Zenbait agiri administratibo ofizial prestatu beharko dira, oposiziogileei emanen zaizkien datuekin, lanpostuko zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzkoak; epaimahaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.
Proba honetan baloratuko dira alderdi gramatikalak, agiriaren aurkezpena, eta epaimahaiak emaniko datuak ongi jaso izana.
Bigarren proban gehienez 60 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko 30 puntu erdietsi behar dira gutxienez.
6.1.3. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.
6.1.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Monteagudoko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.
6.1.5. Epaimahaiak, gutun-azal itxiak jendaurrean ireki ondotik, Monteagudoko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Monteagudoko Udalaren erregistro orokorrean, bulego-orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00ak arte, edo Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://monteagudo.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.1.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Monteagudoko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, bi probetan lortutako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogagiriak aurkeztu beharko ditu proposatutako izangaiak Monteagudoko Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.
d) Zinpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean (salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.
7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Hautapen prozesua bukatu ondoren, eta probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko funtzionario izendatuko du Batasuneko buruak, administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
9.–Datuen babesa.
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuna da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tratamenduaren helburua da administrari-ofizialaren plaza betetzeko oposizio-deialdia kudeatzea eta izapidetzea.
Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko), eta Erregelamendu horren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko).
Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legea eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea).
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@monteagudo.org).
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
10.–Errekurtsoak.
10.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Monteagudoko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoan dagoen gardentasun-atarian.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak: ......................................................................................................................................, adinez nagusia; NANa: ..............................; jaioteguna: .............eko .............................aren .........(e)(a)n; jaioterria (herria): ............................................................ (.................................................); nazionalitatea: .................................; egungo bizitokia (herria): ...........................................(........................................), kalea: ......................................................................................, posta kodea: ............................; telefonoa: ......................................... eta posta elektronikoa: ...............................................................................
Adierazten dut:
Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, deialdi honetan: Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunean administrari-ofizialaren plaza bat oposizio bidez betetzeko hautaprobak. Deialdia argitaratu zen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ...............(e)ko ....................................aren ............(e)(a)n.
Erantsi dut deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.
(Kasua bada) Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztu behar dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
(Kasua bada) Desgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea honako honetan: hautaprobak, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren zerbitzura aritzeko.
Monteagudon, 2026ko ............................................aren ........(e)(a)n.
(Sinadura)
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNEKO BURUA.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–Biztanleen udal errolda. Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako izapideak eta prozedurak. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15. artikulutik 17. artikulura.
1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua. Biztanleria eta errolda.
2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduran interesdun direnak, jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua, ordezkaritza, administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, administrazio-isiltasuna, epemugak eta epeak. Administrazio-egintzak: baldintzak eta efikazia. Administrazio-prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.
3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: abstentzioa eta errekusazioa. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
4. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak: II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. V. titulua: toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. I. kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.
5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola; bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).
6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal-zergak. Aurrekontua eta gastu publikoa.
7.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez garatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan. II. kapitulua: 1. atala: aurrekontua prestatzea eta onestea. III. kapitulua: gastu-aurrekontuko kredituak. 3. atala: aurrekontu-aldaketak. IV. kapitulua: gastu-aurrekontua betearaztea. Arauak eta betearazteko faseak.
8.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.
9.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.
10.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena: I. tituluko V. kapitulua: jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. III. titulua: diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.
11.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.
12.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: langile motak. Funtzionario publikoen hautaketa. Funtzionario-izaera hartu eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio-egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lan-kontratudunak.
13.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
14.–Administrazio-agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak, kontratua.
Oharrak: gai-zerrenda dagokio deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudiari.
Iragarkiaren kodea: L2607402
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
