108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 219. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 21ean eginiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Taxoareko 3. poligonoko 219. lurzatian, Juan Ramón López Salasek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2607540