2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUSTIÑANA
Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren 58/2026 Ebazpena, maiatzaren 22koa.
Ikusirik oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, betetzeko deialdia, zeina Fustiñanako Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi baitzuen 2026ko apirilaren 9an egin ohiko bilkuran, eta argitara eman baitzen 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta aurkeztu zen eskabide bakarra aztertu ondoren, ez da izangairik baztertu. Hori dela eta, deialdiaren 4. eta 6. oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Aurreko guztia ikusirik,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea honako honetan parte hartzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda: oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, bat etorriz 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean, argitaratu zen deialdiarekin.
–Onartuak:
Sonia Sánchez Tambo
–Baztertuak:
Inor ez.
Bigarrena.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, ezartzen da oposizioko proba eginen dela 2026ko ekainaren 10ean, 09: 00etan, Fustiñanako udaletxean.
Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Fustiñanako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Fustiñanan, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2607590