108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa, Udal Planeko 6. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Fontellasko Udal Planean. Zehazki, 6. poligonoko 40. lurzatiaren kategorizazioa aldatu nahi da, egungo errealitate fisikoari egokitzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

Fontellasen, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2607395