108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

SR Taxoare 2 sektorearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea SR Taxoare 2 sektorearen birpartzelazio-proiektua, SR Taxoare 2 sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatuta.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udalaren idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2 eta 5, 74, 134, 152, 169 b) eta 74 artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2607556