117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
96/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdian esleitutako destinoak argitara ematen dituena. Lekualdatze-lehiaketa hori kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egin zen: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.
97/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira esleitutako destinoak Estatu mailako lekualdatze-lehiaketako deialdian, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat den horretan.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1063/2025 EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC24-DEPLOC- 012-002-015 GOBIERNO NAVARRA".
1064/2025 EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC24-DEPLOC- 012-002-015 GOBIERNO NAVARRA".
1068/2025 EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "2023 901 254".
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
52E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita helduentzako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitateentzako 2025-2026 ikasturterako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831270.
63E/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2025erako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. DDBN identifikazioa: 810434.
65E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2025eko deialdia: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". DDBN identifikazioa: 810430.
280/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.
621/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025. urtean farmazien zerbitzua mantentzeko dirulaguntzen deialdia, farmazia jarduketa bereziko eta/edo osasun jarduketa bereziko osasun eskualde oinarrizkoetan dauden farmazia bulegoei zuzendurik. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831126.
429E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2025. urtean erizaintzako profesionalen zainketen berrikuntzaren arloko ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan. DDBN identifikazioa: 834029.
430E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2025. urtean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan. DDBN identifikazioa: 833774
432E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2025ean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetan. DDBN identifikazioa: 834030.
318E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025" deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 830519.
354E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 832796.
172/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 128/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez onesten da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817827. Zuzenketaren bidez, deialdiaren II. eranskina sartu da, sartu gabe gelditu baitzen.
363E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat, 2025ean Nafarroako Foru Komunitateko lantokietan teilatuetako amiantoa kentzeko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz tramitatuko dena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831849.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 2an hartua, zeinaren bidez onesten baita Oteitzako Kontzejuaren izena aldatzea. Hemendik aurrera "Oteiza / Oteitza" izanen da, eta ez "Oteiza", orain arte bezala.
49/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena.
276/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako eta erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroetarako.
63/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira, goi tentsioko instalazio elektriko batenak, Carcarko udal mugartean.
65/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira aireko linea bat lurpeko linea bihurtzeko proiektu honetan: zirkuitu bikoitzeko GTLLa eta 13,2 kV-eko "Pardo" 5845 TZ automatizatua, "Andosilla I" eta "Esperanza I" eguzki instalazio fotovoltaikoen ebakuazio sareak konektatzeko, Carcarko udal-mugartean (SAT11643).
188E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Mendigorriko udal mugartean eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak tratatzeko dagoen zentro bati. Instalazioaren titularra Estructuras Encofrados Cimance SL da.
2025eko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa JENDAURREAN JARTZEA.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
ARAKIL
Deialdia, administrari-ofizialaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko
BARAÑAIN
Deialdia, atezain/mandatariaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin
BERRIOBEITI
25-00650 gora jotzeko errekurtsoa, administrari-ofizialen lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka
Zerbitzu anitzetako enplegatuen 3 lanposturen oposizio-lehiaketa. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna eta lekua
BURLATA
25-00598 gora jotzeko errekurtsoa, lorezaintza-ofizialaren (taldeburua) plaza bat prozedura murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren akats zuzenketari dagokiona
CAPARROSO
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
LIZARRA
Deialdia, Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
MARTZILLA
Akats zuzenketa, 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan
AZKOIEN
Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, lekualdatze-lehiaketaren bidez
Deialdia, bete dadin Udaltzaingoko agente lehenaren plaza bat, kategoriaz igotzeko oposizio-lehiaketaren bidez
TUTERA
Deialdia, igeltsero-ofizialen sei lanpostu huts (C maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen hamaika lanpostu huts. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
VIANA
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Akats zuzenketa, 2. poligonoko 633. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenarena
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 598. eta 292. lurzatietan. Hasierako onespena
AGUILAR KODES
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
ALLIN
Arbeitzako UNC-2 unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena
ARGUEDAS
Xehetasun-azterketa, AM-2 eremuan. Hasierako onespena
BARGOTA
Dirulaguntzen deialdia Kodes Mendiko ekintzaileentzat: Laburpena
BAZTAN
Azpilkuetako (Baztan) taldekatzaile /alderdien alta eta karrika-izendegia aldatzea
BERRIOBEITI
Deialdia, dirulaguntzak emateko kontzejuei, kontzejuarenak diren bideak hobetzeko, konpontzeko edo berreskuratzeko. Laburpena
Laburpena, kontzejuentzako dirulaguntzen deialdi batena, helburua baitu oihan ondarea babestea eta ustiatzea eta ingurumena zaintzea
Euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia, 2025. urtea. Laburpena
BURLATA
25-00463 gora jotzeko errekurtsoa, lanaldi murriztua dutenei lanaldi osoari dagozkion Gizarte Segurantzako kotizazioak mantentzeari buruz
OLTZA ZENDEA
Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena
DONAMARIA
Xehetasun-azterketa, Uxarreako UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena
DONEZTEBE
Aldaketa, Udal Musika Eskolaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
ESTERIBAR
Xehetasun-azterketa Agorretako 28. poligonoko 132. lurzatian. Hasierako onespena
EZKABARTE
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Soraurengo 14. poligonoko 36. lurzatian. Behin betiko onespena
GARINOAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko desgaitasuna duten pertsonen familiei, lantegi okupazionaletara eramateko garraioa ordaintzeko. Laburpena
IRAÑETA
UO 11 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
ITZA
Deialdia, laguntzak emateko 2025ean nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetarako. Laburpena
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena
ODIETA
Akats zuzenketa Ostizko enkanteari buruzko iragarkian
OLORITZ
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean bizilagunek udal-mugartean eginiko instalazio, eraikuntza eta obretarako. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2025. urtean. Laburpena
Olorizko Kontzejuak lurzati bat erosteko egindako kudeaketa-esleipena onartzea
OTIÑANOKO KONTZEJUA
Okupazioa, Torralba del Rioko 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena
IRUÑA
Laburpena, 2025-2026 ikasturtean eskola-jantokietara joateko dirulaguntzen deialdiarena
Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 1202. lurzatian (Villa Adriana). Hasierako onespena
PUIU
Aldatzea 1. poligonoko 274. lurzatiaren A azpilurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea
SAN ADRIÁN
Deialdia, dirulaguntzak emateko, kultur jarduerak antola daitezen 2025. urtean. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko, kirol jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2025. urtean. Laburpena
Deialdiaren laburpena, dirulaguntzak emateko, ongizateko eta gizarte-ekintzako proiektu eta jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2025. urtean
Deialdia, dirulaguntzak emateko, merkataritzaren eta ostalaritzaren arloan jarduerak antola daitezen 2025. urtean. Laburpena
SORLADA
Herri-ondasunen desafektazioa, gero erabilera lagatzeko eta zortasun-kargak ezartzeko. Hasierako onespena
TUTERA
Mugikortasun Jasangarriaren Plana. Hasierako onespena
UNTZUE
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean udal-mugartean etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko obretarako. Laburpena
URRAULBEITI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
EGUESIBAR
Deialdia, eskola-jantokietan jateko aparteko dirulaguntzak emateko 2025-2026 ikasturtean. Laburpena
ELORTZIBAR
Zabalegiko 2. areako UE- 2.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea
DEIERRI
Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren aldaketa, 82. eta 100. artikuluak. Hasierako onespena
VIANA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 0000119/2025 prozedura arrunta, kontra egiten diona ustezko ezespen bati, zeina eman baitzen administrazio-isiltasunaren bidez, aurreko ondare-erantzukizunaren arloko erreklamazio baten aurka
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko H-23 unitate morfologikoan. Hasierako onespena
ZUÑIGA
Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
25-00506 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka