117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Herri-ondasunen desafektazioa, gero erabilera lagatzeko eta zortasun-kargak ezartzeko. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2025eko apirilaren 16an egindako bilkuran, herri-batzarreko kideen gehiengo osoaren adostasunarekin hasiera batez erabaki zuen herri-lurren 975,45 metro koadro desafektatzea 1. poligonoko 141. lurzatitik eta 2. poligonoko 1., 97. eta 125. lurzatietatik, haien erabilera aldi batez lagatzeko eta karga eratzeko eta bide-zortasuna, akuedukturako zortasuna eta linea elektrikorako zortasuna ezartzeko. Hori guztia, txerri aziendaren etxalde bat (hasierako gizendegia) instalatzeko Sorladako (Nafarroa) 2. poligonoko 110., 113., 114. eta 400. lurzatietan.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 143.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Sorladan, 2025eko apirilaren 17an.–Alkateordea, Raquel Lana Monreal.

Iragarkiaren kodea: L2507099