2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren aldaketa, 82. eta 100. artikuluak. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren aldaketa xehatua, 82. eta 100. artikuluak. Lurzatietako itxiturak.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, 30 egunean, nahi duen orok hura aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko aukera izanen du.
Hirugarrena.–Jendaurreko epea iragandakoan Udalak behin betiko onetsiko du dokumentua, bidezkoak diren aldaketekin, hala badagokio.
Aritzalan (Deierri), 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2507690