2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Olorizko Kontzejuak lurzati bat erosteko egindako kudeaketa-esleipena onartzea
Olorizko Udalak, 2025eko maiatzaren 22ko osoko bilkura berezian, erabaki du onartzea Olorizko Kontzejuak egindako kudeaketa-esleipena. Esleipen horren arabera, Udalak behar diren jarduera materialak eta teknikoak eginen ditu, Kontzejuak eskura dezan Olorizko 4. poligonoko 24. lurzatiko jabetza.
Erabaki beraren barnean onetsi da, orobat, kudeaketa-esleipen hori arautuko duen hitzarmena.
Hori guztia argitaratuko da Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan.
Oloritzen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2507537