117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Soraurengo 14. poligonoko 36. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko maiatzaren 8ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Antonio Arteta Orradrerekin, helburu duena hasiera batean Soraurengo 14. poligonoko 36. lurzatian erabilera publikoko aparkalekurako lagatzekoak ziren lurrei dagokien hirigintzako aprobetxamendua ordezkatzea; hori guztia, 14. poligonoko 28. lurzatirako hiri-jarduketarako plan bereziaren barnean.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ezkabarten, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2507637