117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 1202. lurzatian (Villa Adriana). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-MAY-25 (4/UV).

«2025eko maiatzaren 12an (sarrerako erregistro zenbakia: 38607), Villa Adriana SA merkataritza-sozietateak Iruñeko 5. poligonoko 1202. lurzatirako (Villa Adriana) hiri-jarduketarako plan berezia aurkeztu zuen, izapidetzeko.

Izapidetzeko aurkeztutako plan horren helburua da lurzatian luxuzko hotel bat eraiki ahal izatea. Horretarako, Villa Adrianaren egungo eraikina erabiliko da (3. babes maila dauka), handituta, eta aldi berean, beste eraikin bat eginen da, etxezainaren egungo etxebizitza ordezkatuko duena.

Espedientean sartuta daude Iruñeko Udaleko ingurumeneko teknikariaren txostena eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenak; denak dira 2025eko maiatzaren 19koak.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko 5. poligonoko 1202. lurzatirako (Villa Adriana) hiri-jarduketarako plan berezia, Villa Adriana SAk sustatua.

2. Agiria hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

4. Bi izapide horien epea hasiko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

5. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

6. Erabaki hau jakinaraztea Villa Adriana SA sustatzaileari, eta bidaltzea erabakiaren aurreko puntuan adierazitako txostenaren kopia bat.

7. Erabaki hau eta agiriaren kopia bat Iruñerriko Mankomunitateari igortzea, egoki den txostena egin dezan.»

Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2507650