2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udaleko alkate udalburuak, 2025eko maiatzaren 19an, osorik ematen den dekretu hau eman zuen:
"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau
DEKRETATZEN DUT:
Lehenbizikoa.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde Francisco Javier Iriarte Garcíaren esku uztea, 2025eko maiatzaren 19tik hasita, absentziak irauten duen bitartean.
Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Eskuordetzea indarrean izanen da sinatzen den egunetik.
Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran".
Urraulbeitin, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2507195