117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Xehetasun-azterketa, Uxarreako UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, Donamariako alkate udalburuaren 2025eko maiatzaren 16ko 65/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Uxarreako UE-1 exekuzio unitaterako xehetasun-azterketa, zeina Jabier Lekuona Errandonea arkitektoak idatzi eta Ukulu Promozioak SLk sustatu baitu.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Donamarian, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2507167