117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, atezain/mandatariaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin

Barañaingo Udalak, Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 19ko 544. Ebazpenaren bidez, zeina alkateak eman baitzuen eskumenak bereganaturik, onetsi dira honako deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan atezain/mandatariaren lanpostuan aritzeko.

Eskabideak aurkezteko, hamabost egun balioduneko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://www.baranain.es/eu/), bai eta Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza z.g., Barañain).

Barañainen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2507208