2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko H-23 unitate morfologikoan. Hasierako onespena
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Aedas Homes Opco SLU.
Tokia: Udal Planeko H-23 unitate morfologikoa.
Xedea: H-23 unitatearen hirigintzako aprobetxamendua handitzea.
Honako honen bidez erregulatzen da izapidea: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2507684