2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, lekualdatze-lehiaketaren bidez
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen deialdi bat, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, D mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez.
Lekualdatze-lehiaketa hau honako arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; hura garatu eta betearazteko Erregelamendua, lanpostuak betetzeari buruzkoa, zeina onetsi baitzen azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Azkoienen, 2025eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
DEIALDIA, BETE DAITEZEN ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN BI PLAZA, D MAILAKOAK, LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, D mailakoak, jardun dezaten lan-kontratudunen araubidean eta lanaldi osoan. Lanpostuek 6-06 eta 6-14 zenbakiak dituzte Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta destinoa, Azkoiengo Udaleko Obra eta Zerbitzuetako brigadan.
1.2. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.
1.3. Urteko lanaldia izanen da zerbitzu osagarrietako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.4. Zerbitzu anitzak egin beharko ditu, batez ere honako hauetarako igeltserotza-lanak eta mantentze-lanak: Udalaren eraikinak, hiri-altzariak, kaleak eta hilerria. Helburua da bermatzea egoera onean egonen direla eta betetzen direla segurtasun arloko arauak.
Halaber, zerbitzuak emanen ditu Udalak urtean zehar egiten dituen eta laguntzen dituen ekimenetan, ekitaldietan, festetan, etab.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 8. artikulua eta hurrengoak (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta jarraian ematen diren oinarriak.
3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako plaza kopurua gero osatzen ahalko da, hutsik gelditzen diren plazekin, zehazki, honako hauekin: kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda igortzen dion egunean hutsik daudenekin (lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran igorri beharko du zerrenda).
4.–Baldintzak.
Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:
a) Azkoiengo Udaleko langile finkoa izatea, edo haren menpeko erakunde bateko langile finkoa (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa).
b) D mailakoa izatea.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoan (https://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortzen den izapidea erabiliz, 10 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, ORVE delakoa baliatuz bidali beharko da (Erregistro Birtual Elektronikoa), helmugako kode digital honetara igorriz: L01312021.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
5.2. Eskabidearekin batera, aurkeztu behar dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri autentifikatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Azkoiengo Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Azkoiengo Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun arloan (https://peralta.sedelectronica.es/), enplegu publikoaren atalean. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.
Ezarritako epean ez bada eskabiderik aurkezten, Azkoiengo alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, eta behin horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun arloan (https://peralta.sedelectronica.es/), enplegu publikoaren atalean.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta argitaratuko, aurreko paragrafoan ezarritako bitartekoak erabiliz.
7.–Epaimahaiko kideak.
Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
Epaimahaiburua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Azkoiengo Udaleko alkatea. Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Azkoiengo Udaleko lehen alkateordea.
Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna. Ordezkoa: Jose Juan Pérez Goñi, Azkoiengo Udaleko obretako langilea.
Epaimahaikidea: Alfonso Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko brigadako arduraduna. Ordezkoa: Roberto Luis Martínez Pueyo, Faltzesko obretako eta zerbitzuetako arduradun nagusia.
Epaimahaikidea: langileen ordezkariek izendatua. Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Eva María López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Jose María Gainza Ordoqui, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.
8.–Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:
a) Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, Azkoiengo Udalean, puntu bat urteko: 40 puntu gehienez.
Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez frogatu ez den merezimendurik, salbuespen bakarra izanik Azkoiengo Udalean egindako zerbitzuak frogatzea (5.b oinarrian ezartzen den bezala), eta ezin izanen du eman, apartatu bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago.
Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak parte-hartzaileen puntuazioak argitaratuko ditu Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun arloan (https://peralta.sedelectronica.es), enplegu publikoaren atalean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun arloan (https://peralta.sedelectronica.es/), enplegu publikoaren atalean, eta Azkoiengo Udalari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.
Gainera, epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren lehiakideen alde.
10.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.
Lanpostu hutsak aukeratzeko eskatuko die alkateak izendapen proposamenean sartutako izangai guztiei, eta bost egun balioduneko epea emanen die, beren aukera adieraz dezaten eskabide orokorraren bidez.
Epea bukaturik, eta ikusirik izangaien lehentasunak, jarraikiz proposatutako izangaien puntuazio-ordenari, alkateak lehiakideei adjudikatuko dizkie dagozkien plazak, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Lanpostua adjudikatu zaien lehiatzaileek plazaz jabetu beharko dute, adjudikazio-ebazpenean ezarritako egunean, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko data zehatz bat ezartzen badu ebazpen horretan.
11.–Datuen babesa.
Azkoiengo Udala da parte-hartzaileengandik biltzen diren datuen tratamenduaren arduraduna, eta erabiliko ditu deialdia kudeatzeko eta lanpostuak betetzeko.
Datuen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri legitimoa hauxe da: legezko betebeharra (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c) artikulua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuarekin loturik (legegintzako foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
Datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala. Beste kasu batzuetan ere komunika daitezke datuak, betiere baldin oinarriturik badaude Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6. artikuluko kasuren batean.
Parte-hartzaileek eskubidea dute datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, jo beharko dute Azkoiengo Udalera (Plaza Principal z.g., 31350; Azkoien) egoitza elektronikoaren bitartez (https://peralta.sedelectronica.es/) edo baliatu beharko dute datuen babeserako arduradunaren posta elektronikoa (dpd@aytoperalta.com). Era berean, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetan: www.agpd.es. Edo aldez aurretik aurkeztu dezakete datuen babeserako arduradunari zuzenduta, lehen adierazitako helbidean.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, eta bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, zeina zuzendu behar baitzaio deialdia egin duen eta epaimahaia izendatu duen udal organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
I. ERANSKINA. PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
Horretarako sortutako izapidean jasota dago, ez da beharrezkoa deskargatzea
Izen-deiturak | |
NANa edo agiri baliokidea | |
Nazionalitatea | |
Jaioteguna | |
Helbidea (herria, PK) probintzia, herrialdea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
AZALTZEN DUT:
Betetzen ditudala eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, ezarritako denboran eta moduan, deialdi honi dagokionez: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, lekualdatze-lehiaketaren bidez, ari daitezen Azkoiengo Obra eta Zerbitzuetako Arloaren zerbitzura. Deialdia argitaratu zen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ............................. -aren ...................-(e)(a)n.
Azkoiengo Udalari eskatzen diodala balora ditzala 8. oinarrian adierazitako merezimenduak.
Markatu hala badagokio bakarrik:
Desgaitasuna dudala eta aurkeztu dudala egoera hori frogatzen duen agiria, erakunde eskudunak emana.
Jarraian adierazten diren egokitzapenak eskatzen ditudala: ..................................................
ETA ESKATZEN DUTonar nazatela aipatutako hautapen prozesuan.
(sinadura)
Azkoienen, .........................ko ………….....……………(a)ren ……………(e)(a)n.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.Tratamenduaren arduraduna: Azkoiengo Udala. Helburua da honako deialdi hau kudeatzea: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, lekualdatze-lehiaketaren bidez. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, informazio gehigarrian adierazi bezala. Informazio gehigarria: eskuragarri dago deialdiaren 11. oinarrian eta egoitza elektronikoko gardentasun alorrean edo web-orriko pribatutasun politikaren atarian. Era berean, datu pertsonalak babesteko ordezkariarengana jo dezakezu helbide honetan: dpd@aytoperalta.com.
Iragarkiaren kodea: L2507295