117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Burutzaren martxoaren 24ko 3/2025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da Burutzaren maiatzaren 27ko 8/2025 Ebazpenaren bidez:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko lekualdatze-lehiaketa. Lanpostua 16 zenbakiarekin identifikaturik dago plantilla organikoan.

2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ba1c7f72-7cba-4118-ab0e-655c6c7598a1/.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

4. Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen ohiko lehen bilkuran.

Buñuelen, 2025eko maiatzaren 27an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2507666