2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena
Alkatetzaren maiatzaren 23ko 308/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako kale-tarteak zenbakitzea, honela:
Aratzuriko Kontzejua.
–2. poligonoko 667. lurzatia. Andre Maria kalea 8.
–2. poligonoko 668. lurzatia. Santa Luzia kalea 15.
Hori guztia, ebazpen honetan ezarrita dagoenarekin bat: Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, Udalentzako udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena.
Zenbakitzeko espedientea izanik, jendaurreko informaziorako epe bat irekitzen da, 20 egunekoa, nahiz eta ezagutzen diren interesdunei jakinaraziko zaien, aipatu epean espedientea azter dezaten, egin ditzaten oharrak eta alegazioak, eta aurkez ditzaten egokitzat jotako justifikazioak eta agiriak; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Aurkeztutako erreklamazioen gaineko txostena egin, eta onetsiko dira.
Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2507644