2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CAPARROSO
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 26ko 209 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi da. Hala, lanpostu hau beteko dela ezarri da:
–Lan-kontratudunak:
- Lanpostu kopurua: bat (1). Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 6. Maila: D, soldata C mailarekin parekatua Hitzarmeneko osagarria: %17,35. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025. Txanda irekia. Ordezte-tasa.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Caparroson, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2507658