117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean bizilagunek udal-mugartean eginiko instalazio, eraikuntza eta obretarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 833552.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833552).

Deialdia argitaratuko da Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan: https://oloriz.sedelectronica.es/info.0.

Laguntzok eskatzeko, eskatzaileek honako epe hau izanen dute: 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenek laguntza gisa jasoko duten zenbatekoa izanen da eginiko obra gauzatzeko aurrekontuaren %2, eta gehienez 4.000,00 euro, betiere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oloritzen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2507199